Batzuetan, pertsonak arazo fiskoren bat dutelako, lesioren bat dutelako, bizkarra edo hankak askatzeko, edota erlaxatzeko etortzen dira kontsultara. Beraientzat masajea edo terapia kraneosakrala nahikoa izan daiteke. 

Beste batzuk nutrizioarekin arazoren bat dutelako, edota pisuarekin arazoak dauzkatelako, elikaduran orden bat jartzea nahi dutelako, probetxu haundiena atera nahi dietelako gero kiroletan erabili ahal izateko edota alergiak dituztelako etabar etor daitezke. 

 

Hauentzat nutrizio sinple eta zentzuzko batean oinarritutako terapia bat nahikoa izan liteke dituzten helburuak lortzeko.

Eta badaude beste batzuk arazo emozional, estres edo antsietatearekin etortzen direnak. Hauek laguntza eta aholkularitza bat beharko lukete, bizitzako prozesu ezberdinak ulertzeko, bizitzen ari diren egoerei perspektiba bat eman eta hobeto ulertu ahal izateko. Azken finean, prozesuaren kontzientzia hartzen lagundu, tentsio maila jeitsi eta sufrimendutik atera ahal izateko.

 

Baina batzuetan pertsona bat bizkarreko minez etorri daiteke, eta kontsultan min horrek kutsu emozional indartsu bat izan dezakela konturatu gaitezke. Arazo hau kontutan ez bada hartzen tentsio edo min hori lantzeko orduan limite ugari jartzen ariko ginateke.

Baita ere posible da norbait antsietateaz etorri eta gomendio nutrizionalak ematea. Horrelako arazoen aurrean bitalidade eta indarra edukitzea garrantzitsua baita. Nutrizio egoki batek indar hori eman dezake, baina desegoki batek indar hori kendu. Beraz, ikusi dezakegu honen garrantzia eta alor ezberdinak elkartzearen garrantzia zenbatekoa den. Agian pertsona horrek diafragma edo abdomena askatzea beharko luke, bertan tentsio emozional ugari pilatzen joaten da eta.

 

 

Batzuetan sinplea eta zuzena da eta beste batzuetan herraminta ezberdinak erabiltzea beharrezkoa da. Horregaitik, masajeak, terapia kraneosakrala, terapia energetikoak, biomagnetismoa, nutrizioa, laguntza edo “coaching” bat eskura izateak, pertsona era osoago batean ikustea ahalbideratzen digu, lortu nahi ditugun helburuak lortu ahal izateko.

 

Pertsonei laguntza hori eman ahal izateko, ondorengo alorretan izan dut formakuntza. 

 

Terapia fisiko edo energetikoa 

  • Masaje errehabilitatzailea eta kirol masajea. Masaje Schools of Queensland. Australia.
  • Terapia Kraneosakrala. Panizo eskola.
  • Osteopatia. Mayfor eskola.
  • Chi Nei Tsang. Masaje abdominala. Tailandia. 
  • Biomagnetismoa. IZ Salud. Hernani.

Nutrizioa

  • Nutrizio Ortomolekularra. Frantziako Medikuntza ortomolekularreko asoziazioa.
  • Nutrizio Natural eta Holistikoan expertua. Instituto de Higiene Vital.

Laguntza pertsonala

  • Gestio emozionaleko Coach-a. Centro Higienista de Madrid.
  • Yoga eta meditazioa. Indian Guruji Rajkumar eta Manu Akshobiarekin ikasia.