-YOGA & MEDITAZIOA-

Gorputz mailan, egon daitekeen ariketarik konpletuenetariko bat da. Praktikatzerakoan, gorputza zabaltzen eta askatzen hasten da, malguago eta indartsuago egiten da. Arnasketa eta meditazioarekin erlaxatzea eta zentratzea lortzen dugu.

 

Hatha Yoga yoga hausnartzaile bat da, atentzioa eta behaketa bat eskatzen dituena. Berauek buruaren funtzionamendua ulertzeko gakoak dira, ulermen horrekin buruko zurrunbiloari lotuta doan sufrimendutik  askatu ahal izateko. 

 

Teoria eta filosofiak poztasuneranzko bidea markatzen dute. Bizitzarekiko ikuspuntu ezberdin bat eta benetan egiazkoa eta garrantzitsua dena erakusten digute.

 

 

Haserreak, tristurak, beldurrak, antsietateak...zure bizitza gidatzen dute?

 

Praktika sinple bat emozioen menpetik atera eta poztasunean bizi ahal izateko.

 

 

Haurdunaldian Yoga praktikatzea gauza oso onuragarria izan daiteke. Gure gorputzarekin eta barnean hazten dabilen umearekin konektatzen gaitu. Haurdunaldia garai espezial bat da, gorputzak aldaketa haundiak jasaten ditu, barnean bizitza sortzen ari gara.

 

Barnera begiratzeko eta zaintzeko garaia da.

 

Yogak, fisikoki eta emozionalki orekatuak mantentzen lagundu gaitzake eta gure intuizio eta barneko indarrarekin konektatzen gaitu. Asanak (posturak) gorputza malguago izaten eta indartzen laguntzen dute eta arnasketa konsziente batek era sakon batean erlaxatzea ahalbideratzen digu, emozio eta tentsioak askatuz.

 

 

 

Haurdunaldia eta erditzea esperientzia transzendentalak dira eta amatasuna gora behera asko dituen bide izugarri bat da.

Haurdunaldi osteko yogak erditzean egindako lan ikaragarriaren ostean gorputzari errekuperatzen ahalbideratzen dio. Gorputzarekin eta haurrarekin konexio mantentzeko garaia da. Errespetu eta entzuteko erlazio bat sortzen laguntzen digu. 

 

Klaseak amak yoga praktikatzekoa espazioak dira, non haurra ongi etorria den...horretaz gain, amatasaunari buruz, edoskitzeari buruz, zein hazteko erari buruz hitzegiteko espazioa ere badira.

 

 

 

 



"burua, aldi berean, bakoitzaren lagun eta arerio dugu"

 

-Bhagavad Gita-


zer esaten dute gure ikasleek 

 

kontzientzia lantzea oso onuragarria iruditzen zait eta emozionalki zentratzeko balio dit. gainera, filosofiaren atalak gauza asko ulertzen laguntzen dit

 

me encanta esa sensación de paz y tranquilidad con la que vuelvo a casa tras las clases