HAZIAYogaKids 

 

Gaur egun haurrak abiadura handian mugitzen den mundu batean bizi dira eta eskolako presioa, multi media, lanpetutako gurasoak, kirol konpetitiboak eta eskolaz kanpoko aktibitateak gehitu behar zaizkie. Distrakzio, tentazio, sobreestimulazio eta presioarekin bizi beharra daukate.

 

HAZIAYogaKids-ek yoga asanak (posturak) meditazio teknikak, kontu kontaketa, jokuak, yogako printzipioak inglesa eta beste arte mota batzuk integratzen ditu ingurune maitakor eta kreatibo batean. Bertan haurrak beraien bizitza lanpetutik deskonektatzea eta beraien barnearekin konektatzea lortzen dute.


Gainera jolasak, interakzioak, batak besteari kopiatzeak eta hizkuntza entzuteak, Inglesa era natural batean ikastera eramaten dituzte, hizkuntzarekiko konexio emozional positiboak sortuz.